Osteopatia eus

OSTEOPATIA

Osteopatia diziplina terapeutiko bat da, giza gorputzaren ehunen funtzionamenduaren eta mugikortasunaren disfuntzioak diagnostikatu eta tratatu egiten dituena

Osteopatia tratamenduari aurre egiteko beste era bat da, gorputzeko edozein ehunen mugikortasunean izandako gorabeherak eskuekin diagnostikatzen eta lantzen ditu. Norbanakoaren funtzionamendu egokia gorputzaren egitura-zuzentasun orokorraren ondorio da. Horretarako gorputzaren alderdi muskuloeskeletikoa, erraiena eta nerbiosoa aztertzen dira zatiezina den unitate moduan, hirurak estuki elkarlotuta baitaude eta bata besteen menpeko baita.

Eskuz baino lantzen ez den terapia da, medikuntzako beste alorretarako erabat osagarria dena. Pazientea laguntzea du helburu eta dagokion testu inguruan kokatu behar da: aurre hartzea, mantentzea eta Osasuna hobetzea.

Osteoparia oinarri honeetan datza:

  • Gorputza da unitatea. Guztia elkarren artean lotua dago gure gorputzean. Ehunek jarraipena dute, distaletik proximalera batetik eta sakonetik kanpoko aldera bestetik. Pentsa ezazu ibiltzean min ematen duen oin batekin, gorputzak keinua aldatzen du alde horrek minik ez emateko eta, ondorioz, gainkarga dela eta beste atal batzuetan mina sortzen da.
  • Egiturak funtzioa zuzentzen du. Egitura eta funtzioa orekatuta badaude, ez da ez gaixotasunik, ez minik agertuko. Baina bietako batek huts eginez gero, gorputzean desoreka sortuko da eta desoreka horrek gaixotasuna ekarriko du.
  • Gorputzak bere kabuz oreka fisikoa, biokimikoa eta mentala lortzeko gaitasuna du.
  • Arteriaren legea. Odola gorputzak bere inmunitatea ziurtatzeko behar dituen osagaien garraio sitema da. Gorputzeko zuntz guztietara ez baldin bada odol nahikoa iristen, toxina pilatze bat egongo da, eta honek egitura edo organo honetan estres handia sortuko du.
  • Bakarrik sendatzeko gaitasuna.Gorputzak bakarrik sendatzeko gaitasuna dauka. Hortarako erabiltzen dituen gailuak libre egon behar dute. Hau da odol hodiek, nerbioek eta hodi linfatikoek ez dute oztoporik eduki behar gorputzeko egitura guztien elikadura eta hondakinen kanporatzea burutu ahal izateko.

Gorputzak badu bere burua erregulatzeko, egokitzeko, defendatzeko eta konpontzeko gaitasuna. Gaitasun horiek gainditzen direnean, eta osasunaren disfuntzio edo arazo bat agertzen denean, osteopatak, eskuzko tekniken bidez, gorputzaren ehunak eragiten ditu (hezurrak, muskuluak, nerbioak, zirkulazio sistema eta erraiak) gorputza orekatzen laguntzeko eta arazoa desager dadin.

Osteopatiaren bidez organismoa berrorekatzen dugu egitura oinarri hartuta, gorputzaren funtzionamendua hobetuz. Tratamenduan teknika leunak eta ziurrak erabiltzen dira, pazienteari eta haren beharrei egokituta, adina, sexua, osasun egoera eta beste hainbat faktore kontuan izanda beti ere.

Osteopatiaren helburua norbanakoa bateratzea da, gorputzaren egituran nahasmendua badago egitura horiengan eragina izango baitu eta seinaleak azaleraziko baititu: mina, mugimendu falta, estresa, nekea…

.

Osteopatia bere diagnosi eta tratamendua pazientearen osotasuna oinarritzat hartzen duen mediku zientzia da. Gizakia soin bateratu eta zatiezin bat bezala ikusten du, non beronen giharrak, artikulazioak, erraiak… eta hauen funtzioak elkar lotuta dauden. Horrela, bietako batek huts egin ezkero, mina edo gaixotasuna agertuko litzateke.

Sendatzerako orduan, mina ez da ikusten arazo isolatu bezala. Horren ordez, pazientearen egoera  maila desberdin guztietatik aztertzen da: bere egitura, erraiak, emozioak eta maila biokimikoa dira aztergai nagusiak.

Lanerako orduan, eskuzko teknikak erabiliaz, minduta dauden egituren mugikortasuna eta funtzionaltasuna berreskuratzea da helburua. Era honetan gorputzaren berezko oreka  berreskuratuz doa.