Kinesiotaping-a

Kinesiotaping

Metodo berritzaile eta eragingarri honek kinesiologian dauka bere jatorria, Kenzo doktoreak garatu egin zuen orain dela 25 urte Japonian.

Kolorezko esparatrapu zinta elastiko bereziak erabiltzen dira, azalaren ezaugarriak imitatzeko diseinatuak. Teknika honen helburua, lesio neurologikoak eta giharren, artikulazioen eta lotailuen lesioak tratatzea da. Teknika honen helburua, lesio neurologikoak eta giharren, artikulazioen eta lotailuen lesioak tratatzea da. Inflamazioak gutxitzeko eta orbainak tratatzeko ere erabiltzen da.

Kinesiotaping teknika, gihar tonua erregulatu eta normalizaten du, lesio baten sendatze prozesua bikortzen du uneoro mugimendu osoa bermatuz, sistema propiozaptibo zein neuromuskularraren estimulalatzen du eta odol zirkulazioari dagokionez, linfaren ebakuazioan eta handitutako zonaldea murrizten laguntzen du.

Benda honek duen gauza onenetako bat, soinean itsatsita daramagunean, mugitzeko ahalmena ez dugula galtzen da. Gainera, hiru edo lau egunetan eraman daiteke, ez du latexik, hipoalergenikoa da. Nahiz eta azken aldi honetan gehien bat kirol munduan erabilia izatea, jakin, teknika hau haurrek, haurdun dauden emakumeek eta helduek ere erabili dezaketela.