Fibrolisi Instrumental Miofasziala (Gantxoterapia)

Fibrolisi Instrumental Miofasziala (Gantxoterapia)

Tratatu behar den gorputzeko zonaldera egokitzen diren tamaina ugariko kako desberdin batzuen bitartez egiten dan tratamendu teknika da. Berreskurapen fisikoan eta baita kirol fisioterapian erabilera hedapen handiko teknika da.

Teknika honek duen izen berezi eta gantxoen itxura arraroaz gain guztiz minik gabeko teknika da. Baina baliteke tratatu beharreko zonaldea eta inflamazio mailaren arabera apur bat gogaikatu izatea.

Bigarren Mundu Gerraren ondorengo urteetan sortutako teknika da, Zeharkako Masaje Sakonaren eboluzioaren ondorioz(Cyriax)  eta garaiko ohizko eskuzko terapien burutzean zituzten palpazio eta terapeutiko mugen ondorioz.

Sakonak diren lesioetan muskuluen aponeurosiak beraien artean edo beste muskulu batekin itsatsi daitezke. Baldintza normaletan eguneroko bizitzan egindako keinuei esker gertatzen den lubrifikazioarengatik modu aske batean irristatu egin beharko lukete. Aponeurosia gorputzaren egitura desberdinak elkartzeko balio eta forma laua duen tendoiaren antzeko ehun bat da.

Hortaz, Fibrolisi Instrumental Miofaszialak, kakoen bidez, aurkitzen diren aponeurosien arteko edo muskulu eta aponeurosien arteko itsaskortasun eta korpuskulu irritatzaileak ezabatzean datza.

Bere ondorio positiboak ugariak dira:

  • Mekanikoak: muskuluen atxikidurak asktzen ditu
  • Zirkulazioa hobetu egiten da histamina askatzen dalako.
  • Akzio reflejoa: Fibrolisia punto relfejuak eragozten ditu

ERABILPENAK:

  • Itsaspenak bai traumatismo baten ondorioz edo ebakuntza baten ondoriokoak.
  • Tendinitisak, lumbalgiak, pubalgiak, tortikolisak, fascitis plantarrak..
  • Ziatalgiak, neuralgia  interkostalak, neuralgiak zerbiko brakialak eta Arnolden Neuralgia.
Fibrolisis diacutanea

KONTRAINDIKAZIOAK:

  • Arazo dermatologikoak
  • Koagulazioaren aurkako tratmendua jasotzen duten pazienteak
  • Makaltasun kapilarra
  • Umeak eta adineko jendia

Tratamenduaren eraginkortasuna  bermatzeko, Fibrolisis Diakutanean formazio espezifikua duen fisioterapeuta batek burutu behar du teknika.