Esku terapia

ESKU TERAPIA 

Esku terapia eskuekin edo tresna bereziekin aplikatutako tratamendua da. Fisioterapeuton eskuak, gure erremintarik onenak dira, bai diagnostikorako eta baita tratamendurako ere. Ukimenaren eta haztapenaren bidez informazioa jasotzen adituak baitgara.

Tenperatura, malgutasuna, textura, mugikortasunari… buruz jasotako informazioa anatomia, fisiologia eta patologiari buruzko jakituriari esker interpretatua izango da, ondoren tratamendu egoki bat aplikatzeko

Pertsona bakoitza bakarra eta osoa dela ulertzen dugu eta horregatik ebaluaketa, diagnostiko funtzionala eta tratamendu global eta pertsonalizatua egiten ditugu.

Esku terapien barruan ziurtasun zientifikoan oinarritutako erreminta terapeutiko anitz ditugu, besteak beste: masajea, Kalternborn, neurodinamia,  puntzio lehorra, osteopatia teknikak, posturaren reedukazioa, indukzio miofasziala, Jones-en teknika, Maitland, Mulligan, eskuzko linfa drainatzea, McKenzie.

  • Artikularrak: abiadura gitxiko teknikak, abiadura handiko teknikak, teknika artikularrak..
  • Miofaszialak: tentsioa mantenidutako inhibizioak, masajeak, fibrolisis diakutanea…
  • Neuralak: neurodinamia, nerbioen enbor periferikoen mobilizazioak eta luzaketak, pare kranaleen askatasuna..
  • Erraiak: órgano eta erraien masajea, ponpaketak eta presioak, euren funzionamendua hobetzeko eta sortzen diren min erreferiduak bizkortzeko.
fisioterapia

Esku Fisioterapiaz pazienteen gaitz asko trata ditzakegu:

  • Bihorkadak, luxazioak, kontrakturak, kontusioak, hauskura fibrilarrak, tendinitisak, epicondilitisak, erorketak, latigazo zerbikalak, zerbikalgiaki, dorsalgiak, lumbalgiak, arazo diskalak, protusioak, hernia diskalak ,ziatikak, kruralgiak, zerbikobrakialgiak
  • Osteoporosia, artrosia, artritisa, espondiliisa, espondilolistesia
  • Tenporomandibular arazoak: min orofaziala, matrailezurreko blokeoak, krakadak,  bruxismoa (hortzak estutzeko joera)
  • Patologia muskularrak, blokeo artikularrak, parestesiak edo inurridura, orbainak, itsaspenak.