Esku Drainatze Linfatikoa

Esku Drainatze Linfatikoa

Esku masaje teknika bat da, mugimendu lehun eta moteletan oinarrituta, Zirukulazio linfatikoa estimulatu eta gorputzeko depurazio sistemak martxan jartzen ditu teknika honek. Ehunen leheneratzea errezten du eta oso efektu lasaigarria eragiten du pazientean.

Zirkulazio linfatikoa, zirkulazio paraleloa edo benazko zirkulazioarekiko osagarria da, eta horri esker likidoa kanpoko ehunetatik eta zelulen artean dagoen espaziotik (interstizioa) isuriko da odolarekin bat egin arte. Likido honek hondakinak, proteinak eta odola baino handiagoak diren partikulak eraman ditzake (koipe makromolekulak) eta horregatik hau baino dentsoagoa da.

ZERTARAKO ERABILTZEN DA

  • Jatorri linfatikoa eta zainekoa (linfedema, fleboedema, lipedema, mixtoa)
  • Adenektomia inginala, histerektomia eta prostatektomia
  • Kirurgia onkolokikoa intraabdominala
  • Mastektomia
  • Eguneroko gorabeheretan
  • Haurdunaldiko edemetan
  • Edema premestrualak
  • Kirurgia osteko edemetan
  • Golpe baten osteko edemetan
  • Jatorri erreumatiko edemetan
  • Estetikan eta  infekzio ez diezen prozesu inflamatoriotan
  • Distrofia simpático-refleja: Sudecks

KONTRAINDIKAZIO  ERABATEKOAK ETA ERLATIBOAK

  • Infekzioetan eta zaurietan
  • Bihotz gutxiegitasun sakonak
  • Inflamazio egoera bizietan eta galera baskular larrietan
  • Tronbosia jasoteko arriskua duen pertsonetan
  • Tronboflebitisan
  • Tumoreak, metastasiak
  • Asma bronkiala
  • Hipertiroidismoa