Osteopatia
Zer da?
Osteopatia diziplina terapeutiko bat da, giza gorputzaren ehunen funtzionamenduaren eta mugikortasunaren disfuntzioak diagnostikatu eta tratatu egiten dituena
Osteopatia tratamenduari aurre egiteko beste era bat da, gorputzeko edozein ehunen mugikortasunean izandako gorabeherak eskuekin diagnostikatzen eta lantzen ditu. Norbanakoaren funtzionamendu egokia gorputzaren egitura-zuzentasun orokorraren ondorio da. Horretarako gorputzaren alderdi muskuloeskeletikoa, erraiena eta nerbiosoa aztertzen dira zatiezina den unitate moduan, hirurak estuki elkarlotuta baitaude eta bata besteen menpeko baita.
Eskuz baino lantzen ez den terapia da, medikuntzako beste alorretarako erabat osagarria dena. Pazientea laguntzea du helburu eta dagokion testu inguruan kokatu behar da: aurre hartzea, mantentzea eta Osasuna hobetzea.
Osteoparia oinarri honeetan datza:
- Gorputzaren batasuna, pazientea bere osotasunean kontuan hartuta.
- Egiturak osasuna mantentzeko duen garrantzia.
- Egitura eta funtzioaren arteko elkarreragina.
- Erregulazio homeostatikoa, organismoari osasuna berreskuratzeko aukera ematen diona.
- Funtzioa berrezartzeko terapia manualaren erabilera, egitura normalizatuz.
Gorputzak mekanika sotila du. Egituren mugikortasuna aldatuta badago, haren funtzioa ere hala egongo da. Oreka, ekonomiaren eta erosotasunaren legeek konpentsazio batzuk sortzen dituzte funtzionamendu modu berri baten bila.Gorputzaren atal bakoitza egituren multzoarekiko mendekoa denez, egitura desberdinak eta haien funtzioak elkarrekintzan daude.
Osteopataren helburua giza gorputzeko sistema fisiologikoak estimulatzea da, ehun bigunetan eta artikulazioetan jardunez; horregatik, sintomatik harago doa, hori eragin dezaketen egiturak bilatuz.
Osteopatiaren ekintza terapeutikoa fisiologiaren esparruan mantentzen da, prozesu morfologikoak eta funtzionalak argi bereiziz.
Horrela, osteopatiak bere mugak ditu eta ez du dena tratatzea helburu.
Osteopatiak ez du gaixotasun infekzioso edo degeneratiboen, minbizien, gaixotasun genetikoen, sindrome metabolikoen eta abarreen tratamendu medikoak tratatu edo ordezkatu nahi. Kontzeptu horren arabera daude prestatuta D.O. osteopatak.
Osteopatiak honako hauek barne hartzen ditu:
- Anamnesi zehatz eta sakona
- Azterketa kliniko zehatza
- Tratamendu osteopatikoa baztertzeko diagnostikoa, pazientea osasun-profesional egokienarengana bideratzeko
- Balantze osteopatikoa edo diagnostiko osteopatiko espezifikoa
- Tratamendu osteopatikoa eta bizimodu osasungarriari buruzko aholkuak
Idatzi iezaguzu edozein zalantza izanez gero
Deitu edo idatzi iezaguzu zure lehen hitzordua erreserbatzeko edo behar duzun edozein argibide jasotzeko.
Mezu elektronikoa
contacto@fisioterapiamariazamakona.com
Telefonoa
946 21 59 71