Esku terapia

Zer da?

Esku terapia eskuekin edo tresna bereziekin aplikatutako tratamendua da. Fisioterapeuton eskuak, gure erremintarik onenak dira, bai diagnostikorako eta baita tratamendurako ere. Ukimenaren eta haztapenaren bidez informazioa jasotzen adituak baitgara.

Tenperatura, malgutasuna, textura, mugikortasunari… buruz jasotako informazioa anatomia, fisiologia eta patologiari buruzko jakituriari esker interpretatua izango da, ondoren tratamendu egoki bat aplikatzeko

Pertsona bakoitza bakarra eta osoa dela ulertzen dugu eta horregatik ebaluaketa, diagnostiko funtzionala eta tratamendu global eta pertsonalizatua egiten ditugu.

Esku terapien barruan ziurtasun zientifikoan oinarritutako erreminta terapeutiko anitz ditugu, besteak beste: masajea, Kalternborn, neurodinamia,  puntzio lehorra, osteopatia teknikak, posturaren reedukazioa, indukzio miofasziala, Jones-en teknika, Maitland, Mulligan, eskuzko linfa drainatzea, McKenzie.

Terapia motak

Artikularrak

Abiadura gitxiko teknikak, abiadura handiko teknikak, teknika artikularrak..

Miofaszialak

Tentsioa mantenidutako inhibizioak, masajeak, fibrolisis diakutanea…

Neuralak

Neurodinamia, nerbioen enbor periferikoen mobilizazioak eta luzaketak, pare kranaleen askatasuna..

Erraiak

Órgano eta erraien masajea, ponpaketak eta presioak, euren funzionamendua hobetzeko eta sortzen diren min erreferiduak bizkortzeko.

Esku Fisioterapiaz pazienteen gaitz asko trata ditzakegu:

  • Bihorkadak, luxazioak, kontrakturak, kontusioak, hauskura fibrilarrak, tendinitisak, epicondilitisak, erorketak, latigazo zerbikalak, zerbikalgiaki, dorsalgiak, lumbalgiak, arazo diskalak, protusioak, hernia diskalak ,ziatikak, kruralgiak, zerbikobrakialgiak
  • Osteoporosia, artrosia, artritisa, espondiliisa, espondilolistesia
  • Tenporomandibular arazoak: min orofaziala, matrailezurreko blokeoak, krakadak,  bruxismoa (hortzak estutzeko joera)
  • Patologia muskularrak, blokeo artikularrak, parestesiak edo inurridura, orbainak, itsaspenak.

Idatzi iezaguzu edozein zalantza izanez gero

Deitu edo idatzi iezaguzu zure lehen hitzordua erreserbatzeko edo behar duzun edozein argibide jasotzeko.

Mezu elektronikoa

contacto@fisioterapiamariazamakona.com

Telefonoa

946 21 59 71